Severiano Ballesterosek diseinatutako zelaiaONGI ETORRI IZKI GOLFERA

Severiano Ballesteros ahaztezinak diseinatu zuen zelaia, eta erabateko berrikuntza ekarri zion golf-arkitekturari. Zulo ikusgarrien zein kale zabalen diseinuari esker, haritzez eta gorostiz inguratuta baitaude, esperientzia paregabea biziko duzu Izkin, golfaz eta natura garbienaz gozatuz.

Master baten sinadurarekin

Seve Ballesterosek sekulako eskarmentua zuen nazioarteko txapelketetan, eta, horren ondorioz, Trajectory enpresa sortu zuen 1986an. Enpresa horrek golf-zelaiak diseinatu zituen munduko hainbat tokitan, Eskoziatik hasi eta Japoniara arte, oso filosofia pertsonala islatuz horietan; bai ingurumenaren ikuspegitik begiratuta, bai joko-estrategiarenetik begiratuta. Edertasun eta exijentzia handiko zelaiak sortu zituen Sevek jokalarientzat. Naturarekiko errespetuz beti, espezie autoktonoekin eta horien ingurune naturalarekin. 1994an inauguratu zen Izki Golf horren adibide bikaina da.

Izki Golf zenbakitan: 18 zulo, 72 pare, lursailaren 98 hektareatan banatuta, 7 kilometroko ibilbidean.

·6.477 m72 parezb: 74,5
·6.096 m72 parezb: 72,4
·5.199 m72 parezb: 73,3
·5.033 m72 parezb: 72,3
Izki Golf 18

Hau diote Izki Golfi buruz

Zuloz zulo

Irakaslearen oharrak

1. zuloa / zailtasun txikia

Zulo laburra, ezkerreko bunkerrak defendatutako irteera duena. Lehenengo kolpea ona bada, burdin laburrarekin joan zaitezke green-era, eta pare erraza lortu horrela. Zaila berreskuratzea, green-ean ezkerretik huts eginez gero.

4. parea

14. handicapa
12. handicapa
335 m
328 m
306 m
289 m
Izki Golf 1 Zuloa Euskadi

2. zuloa / terraza

Mendi-hegaletik ateratako terrazan dago zulo hau. Irteera-kolpe luzea eskatzen du, ezkerretik huts egitea nabarmen zigortzen duen green-era iritsi ahal izateko.

4. parea

5. handicapa
8. handicapa
393 m
384 m
329 m
316 m
Izki Golf 2 Zuloa Euskadi

3. zuloa / baso engainagarria

Bosgarren parea luzea da, eta eskuinaldean duen basoak engainatu egiten gaitu, egiazki oso zabala den kalea estaltzen baitu. Bigarren kolpe on batek zailtasunik gabeko green batetik 100 metrora kokatuko gaitu.

5. parea

15. handicapa
10. handicapa
513 m
460 m
424 m
417 m
Izki Golf 3 Zuloa Euskadi

4. zuloa / konplexua

Hasiera batean, 5. parea izateko diseinatu zen. Duen distantzia dela-eta, zelaiko zulo zailenetako bat da, parea eskuratu nahi badugu. Irteeran, ezkerraldean bermatu behar da, eskuineko basoa saihesteko; izan ere, apenas ikusgarritasunik ez duen green-erako kolpea utziko liguke. Zulo honetan, bogeya emaitza oso onargarria da.

4. parea

3. handicapa
3. handicapa
443 m
424 m
370 m
361 m
Izki Golf 4 Zuloa Euskadi

5. zuloa / green babestua

Estrategia nagusitzen da zulo labur honetan. Kalearen ezkerraldean utzi behar da bola, eskuinaldean pixka bat altu dagoen green bat ikusi ahal izateko. Green-era burdin ertain-labur batekin iristea ahalbidetuko digute irteerako burdin luze batek edo 5 egur batek, emaitza ona eskuratzeko.

4. parea

16. handicapa
16. handicapa
371 m
319 m
250 m
244 m
Izki Golf 5 Zuloa Euskadi

6. zuloa / irteera goian

Zulo laburra, ikusgarritasun handikoa, irteera goian duena, eta green oso handia. Bi bunkerrek ondo defendatzen dute sarreran eta eskuinaldean. Burdin ertain-labur bat nahikoa da bola green-ean utzi eta parea lortzeko.

3. parea

17. handicapa
15. handicapa
165 m
158 m
120 m
120 m
Izki Golf 6 Zuloa Euskadi

7. zuloa / zaila eta altua

Distantziak eta green altuak oso zulo zaila egiten dute. Hala ere, green-aren zabalerak kolpe luzeak ondo jasotzea ahalbidetzen du.

4. parea

7. handicapa
5. handicapa
387 m
375 m
321 m
308 m
Izki Golf 7 Zuloa Euskadi

8. zuloa / bunkerrik gabea

Hemen, jotzailea bi kolpetan irits daiteke sarreran errekak babesten duen green batera. Jokalari ertainarentzat, estrategia oso erraza da: uretako bigarren kolpe laburra utzi, eta burdin oso laburra jo green-era, pare erraza eskuratzeko. Green-a boleaz jotzen bada, arazo handiak egongo dira parea libratzeko.

5. parea

11. handicapa
6. handicapa
477 m
467 m
393 m
382 m
Izki Golf 8 Zuloa Euskadi

9. zuloa / erabateko testa

Zelaiko 3. pare luzeena. Eskuinaldean mugarik ez edukitzeak eta green garaiak kolpe luze eta oso zehatza eskatzen dute, huts egiteko tartea uzten duena ezkerraldean bermatuz gero.

3. parea

8. handicapa
9. handicapa
160 m
148 m
135 m
128 m
Izki Golf 9 Zuloa Euskadi

10. zuloa / basoz inguratuta

Zulo honen estutasuna dela-eta, burdin batekin ateratzea da kalea hartzeko aukera onena, baina green-erako jaurtiketa erabat itsua uzten digu. Irteeran arriskatzearen alde egiten badugu, kalearekin asmatzearen ordaina, green-a ondo ikusi ahal izateaz gain, bigarren jaurtiketa oso laburra izatea da. Paisaia oso ederra duen zuloa da, eta, teknikari begiratuta, estrategikoena da.

4. parea

12. handicapa
11. handicapa
348 m
339 m
312 m
298 m
Izki Golf 10 Zuloa Euskadi

11. zuloa / aukera

Laburra eta konplexutasunik gabea. Kolperen bat berreskuratzeko lehenengo aukera argia da laugarren pare hau. Pare hau guztiontzat da eskuragarria, irteera jasotzeko kale zabalari eta bigarren kolpe laburrari esker.

4. parea

18. handicapa
17. handicapa
392 m
329 m
278 m
269 m
Izki Golf 11 Zuloa Euskadi

12. zuloa / 5. parea luzea

Oso zulo luzea da. Irteeran, ezkerraldean bermatu behar da, eskuineko basora joatea saihesteko. Parean duen ibarrak defendatzen du green-a; zaila da bi kolperekin iristea.

5. parea

9. handicapa
14. handicapa
492 m
474 m
384 m
376 m
Izki Golf 12 Zuloa Euskadi

13. zuloa / zoragarria eta originala

Zalantzarik gabe, ibilbideko zulorik ikusgarriena da, bi sakanek bereizitako hiru plataforma ditu-eta. Jokalari ertainak lehenengo plataforman kokatzea pentsatu behar du, gero green-era jaurtitzeko. Handicap altuko jokalaria, aldiz, plataformaz plataformaz joan behar da sakanak saihesteko. Zulo berezia, baten bat izatekotan.

4. parea

1. handicapa
2. handicapa
319 m
308 m
246 m
240 m
Izki Golf 13 Zuloa Euskadi

14. zuloa / baso artean

Eskuineko basoa hain da itxia, nahiko zulo luze eta estua da. Green zabala dauka, kolpe luzea ondo jasotzen duena. Gainera, green-ak ez dauka konplexutasunik.

3. parea

13. handicapa
18. handicapa
175 m
165 m
128 m
120 m
Izki Golf 14 Zuloa Euskadi

15. zuloa / malda handia

Eskuineranzko bihurgunea dauka zuloak. Aparteko 4. pare honen zailtasun bakarra bigarren kolpea da, bola oinak baino gorago egonik eman behar baitzaio, kalearen goragunea dela-eta. Besterik gabe, green-aren eskuinaldean bermatu behar da, zailtasun handirik gabeko parea lortzeko.

4. parea

10. handicapa
7. handicapa
410 m
365 m
321 m
316 m
Izki Golf 15 Zuloa Euskadi

16. zuloa / bunkerrez josita

4. pare ikaragarria. Bertatik, Arabako Mendialde osoa ikus daiteke, eta lau bunkerrek ondo defendatzen dute irteera; bina bunker daude alde bakoitzean. Green-aren sarreran bosgarren bunkerra dago, eta bi kolpetan iristea zailtzen du horrek. Jokalari ertainak bunker horretara iritsi aurretik jokatu behar du, pare erraza lortze aldera.

4. parea

4. handicapa
4. handicapa
396 m
381 m
328 m
322 m
Izki Golf 16 Zuloa Euskadi

17. zuloa / basoa eta lakua

Zulo luzea, ezkerraldean laku handi batek mugatzen duena. Iristea zaila izan arren, green-ak harrera ona egiten dio jokalariari –bunkerrik gabekoa baita–, eta parea libratzea errazten dio.

3. parea

6. handicapa
13. handicapa
189 m
176 m
155 m
138 m
Izki Golf 18 Zuloa Euskadi

18. zuloa / amaiera zorrotza

Irteera eskuinaldean bermatu behar da, basoa saihestu eta, horrela, ezkerralderanzko bihurgunea duen gainerako kalea ondo ikusteko. Green garaiaren sarrera ondo babestuta dago, erreka duen ibarra baitago bertan; green-era bi kolperekin iristea ia pentsaezina da.

5. parea

2. handicapa
1. handicapa
512 m
496 m
399 m
389 m
Izki Golf 18 Zuloa Euskadi

Kalitate- eta ingurumen-politika

Naturgolf-eko zuzendaritzak kalitatea eta ingurumena kudeatzeko politika efizientea ezarri du. Horrela, bada, abantailak lortzen ditugu bazkideentzat, bezeroentzat eta interesdun beste alde batzuentzat. Etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa daukagu; bai eta kutsadura prebenitzeko eta legedia zein erakundeak sinatzen dituen bestelako hitzarmenak betetzearekiko konpromisoa ere; hala nola, aldaketei egokitzekoa. Modu horretara, garatzen diren jardueren multzoan egon behar diren bi alderditzat jotzen ditu zuzendaritzak kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua, eta guztion zein langile guztien erantzukizuna dira horiek. Horregatik sustatzen dira kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua, Izki Golfeko langile guztien xedea izan dadin gauzak lehenengoan ondo egitea, aipatu langileek duten zeregina gorabehera.

Zelaiko araudia

‘Izki Golf gunea’ eratzen duen Urturiko golf-zelaiaren jabea da Naturgolf SA, eta, 1998ko martxoaren 25ean egindako administrazio-kontseiluan, Barne Araubidearen Araudia onartu zuen, bai instalazioen erabilera erregulatzeko, bai harpidedunen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak erregulatzeko, nahitaez bete behar den eta araudian jaso den arau-sorta baten bidez. 2012ko martxoaren 27ko administrazio-kontseiluan, eguneratu eta aldatu egin zen.

Barne Araubidearen Araudiaz gain, eta administrazio-kontseiluak eskuordetutako eskuduntzak erabiliz edo administrazio-kontseiluaren hitzarmenak betearaziz, presidenteak zirkular, ordenantza edo iragarki itxura emanez idazten dituen xedapen guztiak ezarri ahalko zaizkie erabiltzaileei.