Distantzia handirik ibili beharrik gabe sentsazio oso desberdinak bizi nahi badituzu, gal zaitez[1] Araban! Lurralde pribilegiatua da.

Araba, esperientzia % 100 naturala

Arabak txoko majikoak ezkutatzen ditu, eta, horietan, arnasa sakon hartu, begiak itxi eta burua[1] zein bihotza ireki ditzakezu. Horregatik, bertan galtzea da berori ezagutzeko modu onena. Euskadiko Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetatik, Arabak dauzka ezaugarri bereizgarri handienak. Bizkaian eta Gipuzkoan ez dagoen paisaia aniztasunak, iparraldeko lurren isolamendu handiagoaren aurrean paseko lurra dela islatzen duten monumentu historikoek, nekazaritza-sektorearen pisu handiagoak, bestelako egitura demografikoak eta are klima ezberdinak ere lurralde arabarraren bakantasun erakargarria zehazten dute.

Hainbat mendez, erromesen eta bidaiarien joan-etorrien lekuko izan dira lur arabarrak. Bada, askotariko herriek eta kulturek bat egin zuten Araban, eta, horren erakusgarri, lurralde hau ondare historiko aberats eta garrantzitsuz hornitzen duten monumentuak eta eraikinak daude. Eraikuntza historiko askoren artean, Iruña-Veleia aztarnategi erromatarra nabarmendu behar dugu. Era berean, garrantzi handia daukate bai erromesek erabilitako galtzadak, Arabako Lautada (Aguraingo erdigunea) zeharkatzen duenak, bai alde menditsuetako eta hegoaldeko haranetako historiaurreko aztarna ugariek, bai Añanako Gatzagetako gatzaga zuriek. Gatz Harana esaten zaio azken horri, eta Euskadiko irudi harrigarrienetako bat da.

Udalerri batzuk (Laudio, Amurrio…) eta Vitoria-Gasteiz hiriburua izan ezik, herri sakabanatuek osatzen dute lurralde arabarraren zati handiena; landa-izaera duten eta biztanle gutxi dituzten herriek. Horri esker, naturagune garrantzitsuak dauzka Arabak; industrializazio eskasaren ondorioz, kontserbazio-egoera onean daudenak. Valderejo natura-parkeaz, Entzia eta Izki (jakina!) guneez, Guardiako urmaelez eta Gipuzkoarekin eta Bizkaiarekin partekatzen dituen hiru natura-parkeez (Gorbeiaz, Urkiolaz eta Aizkorriz) ari gara.

Gatz Harana

Gatz Haranarako bisitari esker, alderdi ezberdinetatik ezagutu ahalko dituzu Añanako gatzaren sekretuak: alderdi historiko-kulturaletik, naturaletik, produktibotik, terapeutikotik eta, nola ez, gastronomikotik. Izan ere, Gatz Haraneko gourmet gatzak sukaldari aitortuenak limurtu ditu, eta beren sorkuntzetan eta zain daukazun menu oso berezian erabiltzen ari dira. Goza ezazu!

Gatzaren mundura sartzean, bisita gidatua egingo duzu Gatz Haranan barna, UNESCOren mundu-mailako ondare izateko hautagaia hori. Bisitan, Gatz Haranaren historia, arkitektura eta berezitasun geologiko eta biologikoak azalduko dizkizute; izan ere, ezaugarri horiek guztiek paisaia bakana bihurtzen dute toki hau munduan, nazioartean aitortua. Putzuak hornitzen dituzten ubide-sare konplexuetan dabilen gatzuna (ur gazia) dastatzeko aukera edukiko duzu, eta gatz-egileek erabiltzen dituzten bitartekoak eta tresnak erabili ahalko dituzu.

Gatz-uztaren eta -ontziratze prozesuaren zati izango zara, eta gatzunaren ezaugarri terapeutikoez gozatuko duzu gatz-span, kanpoan. Bertan, eskuak eta hankak sartu ahal izango dituzu. Erlaxatu ondoren, Gatz Haranan ekoizten den gourmet gatzaren aldaera ezberdinak probatu eta erosi ahalko dituzu. Ongi planifikatu Arabako hego-mendebaldeko eskualde polit honetarako bisita, eta baliatu Valderejo natura-parkea eta Varonatarren dorrea (Villanañe) ezagutzeko aukera.

Arabako ondarea aberatsa da historiaurretik. Bere geografian, lehen biztanleen lagin ona uzten duten monumentu megalitikoak aurkituko dituzu; hala nola, Aizkomendiko trikuharriak, Egilatzen, Sorginetxe Arrizalan eta Sorginaren txabola Bilarren. Era berean, Alaitzako eta Gazeoko elizetako margoak, Aguraingo erdigunea, Mendoza dorrea… nabarmentzen dira. Eta, Erdi Aroan jada, Kexaako monumentu-multzoa gailentzen da, Aialatarren monasterioa eta jauregia hartzen dituena, edo Labrazako, Gatzaga Buradoneko eta Guardiako erdialde harresituak…

Tú opinión nos importaEncuesta de satisfacción