Enogastronomia, kostaldea, mendiak, ibaiak eta bailarak… Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia… Euskadi ezin hobea da distantzia laburretan partekatzeko eta gozatzeko

Euskadiko beste toki batzuk

Ezin da gehiago sartu hain toki txikian. Zaila baita horrenbeste gauza harrigarri aurkitzea elkarrengandik hain hurbil. Euskadi toki bikaina da erakargarritasun ugariz gozatzeko denbora gutxian: paisaia anitza, klima onbera, milaka urteko kultura, gastronomia entzutetsua… Zure ibilbidean, berdeak lagunduko zaitu, bertako mendien eta bailaren eszenatoki paregabearen zati baita, baina baita itsasoaren urdinak ere.

Ikusiko duzunez, euskaldunek lotura estua dute natura-ingurune hauekin: lurrarekin eta itsasoarekin. Biek zehaztu dute beren idiosinkrasian islatzen den izaera: sustraitutako ohiturak, kultura aberatsa, tokiko kirolak…

Bertako jendearen izaera hobeto ulertzeko, garrantzitsua da beren ohiturekin bat egitea, beren arrantza-portuak zapaltzea, landa-mundua bizitzea… Kostaldean, Kantauri itsasoak berak bustitzen dituen herri guztien izaera markatu duela egiaztatuko duzu. Era berean, barnealdeko biztanleekin dituzten ezberdintasunak hautemango dituzu.

Enogastronomia

Herri honen izaera ehunduz joan diren pertsonaia ospetsuen historiara hurbilduz gero, bertako marinel-, industria- eta nekazaritza-izaera nola eratu den ikusiko duzu; izaera beti anitz eta ekintzaile hori. Eta kostaldeko zein barnealdeko herriak interesgarriak diren bezalaxe, hiru hiriburuak ere interesgarriak direla ikusiko duzu. Bilbok bere eraldaketarekin harrituko zaitu, industria-hiri izatetik abangoardiako metropoli izatera igaro baita. Egun, nazioarteko arkitekturaren irudi handiak biltzen ditu. Donostia fina eta bakarra da; bere inguru eder eta dotorearekin limurtuko zaitu. Vitoria-Gasteiz berde agertuko zaizu, bere ondare aberats eta mundu mailan erreferentea den hirigintza-plangintzarekin.

Euskadin ondo jatea eta edatea guztion eskura dagoen luxua da: tokiko produktuak, garaikoak, pintxo itxurarekin, Arabako Errioxako ardo on batekin, txakolinarekin edo sagardoarekin. Ondo jaten den lurretan zaude. Eta, orain, gozatzera. Esperimentatu, behatu, utzi zeure buruari emozionatzen…

¡ Contáctanos por WhatsApp en el +34 945 37 82 62 !+ info