Bizi Arabak duen xarmaLEKU BAKETSUA

Har ezazu atseden mundutik baztertutako paradisu batean, natura-parke baten erdian… Edo nahiago duzu mahastiz inguratutako Erdi Aroko hiribildu batean egin lo? Golf-egun eder baten ondoren, utzi Arabak limurtu zaitzala.

Utzi Arabak limurtu zaitzala

Euskadiko eskualde honek eskaintzen duen hotel, landa-etxe eta ostatu xarmagarrien eskaintza oso erakargarria eta anitza da. Zure asmoari hobekien egokitzen zaion aukera hautatu: Arabako Errioxatik Vitoria-Gasteizera, Arabako Mendialde ikusgarritik igarota.

Arabako Mendialdea

Euskadin, naturagune guztiek dute beren nortasuna: biztanle eta ohitura bereziak, flora, fauna… Arabako Mendialdea, eskualde benetan ederra!

Arabako Errioxa

Guardia, Eltziego eta askoz ere gehiago. Monumentu-herriak, ‘goi-mailako arkitektura’ duten bodegak (Gehry edo Calatrava), txikiagoak eta ‘xumeagoak’ diren beste batzuekin batera, pasieran ibiltzeko mahastiak, historia… Arabako Errioxa da!

Vitoria-Gasteiz

Iritsi bezain laster sentituko duzu: Gasteiz atsegina eta erosoa da, eta bertan bizitzeko dago diseinatuta; guztia dago hurbil, baita Eraztun Berdea deitutakoa ere, hau da, hiria inguratzen duten sei parke handiak barne. Bere gastronomiak, Erdi Aroko hirigune historikoak… harritu egingo zaituzte.

Beste helmuga batzuk

Distantzia handirik ibili beharrik gabe sentsazio oso desberdinak bizi nahi badituzu, Araba pribilegio hutsa da. Maitemindu zaitez ardoaren eta artearen kulturarekin, golfarekin, gatzagekin, mendiarekin, natura-parkeekin…

·

AURKITU ZURE OSTATUA

¡ Contáctanos por WhatsApp en el +34 945 37 82 62 !+ info