Severiano Ballesterosek diseinatutako zelaiaONGI ETORRI IZKI GOLFERA
Severiano Ballesteros ahaztezinak diseinatu zuen zelaia, eta erabateko berrikuntza ekarri zion golf-arkitekturari. Zulo ikusgarrien zein kale zabalen diseinuari esker, haritzez eta gorostiz inguratuta baitaude, esperientzia paregabea biziko duzu Izkin, golfaz eta natura garbienaz gozatuz.
Master baten sinadurarekin
Seve Ballesterosek sekulako eskarmentua zuen nazioarteko txapelketetan, eta, horren ondorioz, Trajectory enpresa sortu zuen 1986an. Enpresa horrek golf-zelaiak diseinatu zituen munduko hainbat tokitan, Eskoziatik hasi eta Japoniara arte, oso filosofia pertsonala islatuz horietan; bai ingurumenaren ikuspegitik begiratuta, bai joko-estrategiarenetik begiratuta. Edertasun eta exijentzia handiko zelaiak sortu zituen Sevek jokalarientzat. Naturarekiko errespetuz beti, espezie autoktonoekin eta horien ingurune naturalarekin. 1994an inauguratu zen Izki Golf horren adibide bikaina da.
Izki Golf zenbakitan: 18 zulo, 72 pare, lursailaren 98 hektareatan banatuta, 7 kilometroko ibilbidean.
· | 6.477 m | 72 pare | zb: 74,5 |
---|---|---|---|
· | 6.096 m | 72 pare | zb: 72,4 |
· | 5.199 m | 72 pare | zb: 73,3 |
· | 5.033 m | 72 pare | zb: 72,3 |
Hau diote Izki Golfi buruz
Zuloz zulo
Irakaslearen oharrak
1. zuloa / zailtasun txikia
Zulo laburra, ezkerreko bunkerrak defendatutako irteera duena. Lehenengo kolpea ona bada, burdin laburrarekin joan zaitezke green-era, eta pare erraza lortu horrela. Zaila berreskuratzea, green-ean ezkerretik huts eginez gero.
4. parea
14. handicapa
12. handicapa
335 m
328 m
306 m
289 m
3. zuloa / baso engainagarria
Bosgarren parea luzea da, eta eskuinaldean duen basoak engainatu egiten gaitu, egiazki oso zabala den kalea estaltzen baitu. Bigarren kolpe on batek zailtasunik gabeko green batetik 100 metrora kokatuko gaitu.
5. parea
15. handicapa
10. handicapa
513 m
460 m
424 m
417 m
4. zuloa / konplexua
Hasiera batean, 5. parea izateko diseinatu zen. Duen distantzia dela-eta, zelaiko zulo zailenetako bat da, parea eskuratu nahi badugu. Irteeran, ezkerraldean bermatu behar da, eskuineko basoa saihesteko; izan ere, apenas ikusgarritasunik ez duen green-erako kolpea utziko liguke. Zulo honetan, bogeya emaitza oso onargarria da.
4. parea
3. handicapa
3. handicapa
443 m
424 m
370 m
361 m
5. zuloa / green babestua
Estrategia nagusitzen da zulo labur honetan. Kalearen ezkerraldean utzi behar da bola, eskuinaldean pixka bat altu dagoen green bat ikusi ahal izateko. Green-era burdin ertain-labur batekin iristea ahalbidetuko digute irteerako burdin luze batek edo 5 egur batek, emaitza ona eskuratzeko.
4. parea
16. handicapa
16. handicapa
371 m
319 m
250 m
244 m
6. zuloa / irteera goian
Zulo laburra, ikusgarritasun handikoa, irteera goian duena, eta green oso handia. Bi bunkerrek ondo defendatzen dute sarreran eta eskuinaldean. Burdin ertain-labur bat nahikoa da bola green-ean utzi eta parea lortzeko.
3. parea
17. handicapa
15. handicapa
165 m
158 m
120 m
120 m
8. zuloa / bunkerrik gabea
Hemen, jotzailea bi kolpetan irits daiteke sarreran errekak babesten duen green batera. Jokalari ertainarentzat, estrategia oso erraza da: uretako bigarren kolpe laburra utzi, eta burdin oso laburra jo green-era, pare erraza eskuratzeko. Green-a boleaz jotzen bada, arazo handiak egongo dira parea libratzeko.
5. parea
11. handicapa
6. handicapa
477 m
467 m
393 m
382 m
10. zuloa / basoz inguratuta
Zulo honen estutasuna dela-eta, burdin batekin ateratzea da kalea hartzeko aukera onena, baina green-erako jaurtiketa erabat itsua uzten digu. Irteeran arriskatzearen alde egiten badugu, kalearekin asmatzearen ordaina, green-a ondo ikusi ahal izateaz gain, bigarren jaurtiketa oso laburra izatea da. Paisaia oso ederra duen zuloa da, eta, teknikari begiratuta, estrategikoena da.
4. parea
12. handicapa
11. handicapa
348 m
339 m
312 m
298 m
13. zuloa / zoragarria eta originala
Zalantzarik gabe, ibilbideko zulorik ikusgarriena da, bi sakanek bereizitako hiru plataforma ditu-eta. Jokalari ertainak lehenengo plataforman kokatzea pentsatu behar du, gero green-era jaurtitzeko. Handicap altuko jokalaria, aldiz, plataformaz plataformaz joan behar da sakanak saihesteko. Zulo berezia, baten bat izatekotan.
4. parea
1. handicapa
2. handicapa
319 m
308 m
246 m
240 m
15. zuloa / malda handia
Eskuineranzko bihurgunea dauka zuloak. Aparteko 4. pare honen zailtasun bakarra bigarren kolpea da, bola oinak baino gorago egonik eman behar baitzaio, kalearen goragunea dela-eta. Besterik gabe, green-aren eskuinaldean bermatu behar da, zailtasun handirik gabeko parea lortzeko.
4. parea
10. handicapa
7. handicapa
410 m
365 m
321 m
316 m
16. zuloa / bunkerrez josita
4. pare ikaragarria. Bertatik, Arabako Mendialde osoa ikus daiteke, eta lau bunkerrek ondo defendatzen dute irteera; bina bunker daude alde bakoitzean. Green-aren sarreran bosgarren bunkerra dago, eta bi kolpetan iristea zailtzen du horrek. Jokalari ertainak bunker horretara iritsi aurretik jokatu behar du, pare erraza lortze aldera.
4. parea
4. handicapa
4. handicapa
396 m
381 m
328 m
322 m
18. zuloa / amaiera zorrotza
Irteera eskuinaldean bermatu behar da, basoa saihestu eta, horrela, ezkerralderanzko bihurgunea duen gainerako kalea ondo ikusteko. Green garaiaren sarrera ondo babestuta dago, erreka duen ibarra baitago bertan; green-era bi kolperekin iristea ia pentsaezina da.
5. parea
2. handicapa
1. handicapa
512 m
496 m
399 m
389 m
Kalitate- eta ingurumen-politika
Naturgolf-eko zuzendaritzak kalitatea eta ingurumena kudeatzeko politika efizientea ezarri du. Horrela, bada, abantailak lortzen ditugu bazkideentzat, bezeroentzat eta interesdun beste alde batzuentzat. Etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa daukagu; bai eta kutsadura prebenitzeko eta legedia zein erakundeak sinatzen dituen bestelako hitzarmenak betetzearekiko konpromisoa ere; hala nola, aldaketei egokitzekoa. Modu horretara, garatzen diren jardueren multzoan egon behar diren bi alderditzat jotzen ditu zuzendaritzak kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua, eta guztion zein langile guztien erantzukizuna dira horiek. Horregatik sustatzen dira kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua, Izki Golfeko langile guztien xedea izan dadin gauzak lehenengoan ondo egitea, aipatu langileek duten zeregina gorabehera.
Zelaiko araudia
‘Izki Golf gunea’ eratzen duen Urturiko golf-zelaiaren jabea da Naturgolf SA, eta, 1998ko martxoaren 25ean egindako administrazio-kontseiluan, Barne Araubidearen Araudia onartu zuen, bai instalazioen erabilera erregulatzeko, bai harpidedunen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak erregulatzeko, nahitaez bete behar den eta araudian jaso den arau-sorta baten bidez. 2012ko martxoaren 27ko administrazio-kontseiluan, eguneratu eta aldatu egin zen.
Barne Araubidearen Araudiaz gain, eta administrazio-kontseiluak eskuordetutako eskuduntzak erabiliz edo administrazio-kontseiluaren hitzarmenak betearaziz, presidenteak zirkular, ordenantza edo iragarki itxura emanez idazten dituen xedapen guztiak ezarri ahalko zaizkie erabiltzaileei.