Golfa probatu nahi?
Berria zara kirol honetan? Gozatu gurekin batera goiz berezi batez Izkin.
Oso zirraragarria da golfean jolasten ikastea. Golf bataioa programa duzu zure zaletasun berri honetan ‘zerotik’ hasteko modu onena. Golfaren oinarrizko elementuak ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu; baita mugimenduaren oinarriak, joko laburra, kolpe ezberdinak, arauak… ezagutzeko aukera ere, eta, gainera, Arabako Mendialdeak hobekien gordetako sekretua auto txiki batean gozatzeko eta zeharkatzeko aukera ezin hobea da: Izki Golf ezagutzeko aukera.
Gutxienez, lau pertsonak har dezakete parte, eta hamar pertsonak gehienez. Talde txikiago edo handiago batentzat antolatu nahi baduzu jarduera, eskatu aurrekontu pertsonalizatua. Guztiok edukiko duzue saioaren diploma.
Adina: Bost urtetik aurrera
Eskolaren iraupena: 90 minutu
Ordutegia: Irakaslearekin zehazten da
Parte-hartzaileak | Prezioa pertsonako |
---|---|
2 pertsona | 24,00 € |
3 pertsona | 18,00 € |
4 pertsona | 15,00 € |
5 pertsona | 11,00 € |
6 pertsona | 9,50 € |
7 pertsona | 9,00 € |
8 pertsona | 8,50 € |
9 pertsona | 8,00 € |
10 pertsona | 7,00 € |
Prezio guztiek dute % 21eko BEZa sartuta.
Interesa baduzu, bidali posta elektronikoa, edo deitu telefono-zenbaki honetara: 945 378 262

Irakaslea
Eskolak gaztelaniaz, euskaraz edo frantsesez jaso ditzakezu. Jon Ander Sánchez Izki Golfeko irakaslea da. Espainiako Golf Federazioak eman zion titulua, eta TPI eta TPI Junior 2 ziurtagiriak dauzka, baita SNAG eta PGA ziurtagiriak ere.
Golf programa espezifikoak

Golf bataioa Izki Golfen
Berria zara golf munduan? Ikasi eta hunkitu zaitez...

Neurrira egindako eskolak eta eskola pribatuak
Golfean jolasten benetan ikasi nahi dutenentzat...

Egun ahaztezina familia giroan
Gozatu sekulako egunaz familia giroan. Zure lehen eguna da ala maila hobetu nahi duzu?