Estilodun golfa
Hobetu zure joko-trebetasunak, eta dibertitu zaitez golfean jolasten ikasiz
Izki Golf eskolak 1994 an hasi zuen ibilbidea, eta, ordutik, ikasle askok izan dute konfiantza bertan ematen den irakaskuntzaren kalitatean.
Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzean dago oinarrituta eskolaren filosofia. Bezeroei egokitzen gatzaizkie, emaitzak optimizatzeko xedez. Banakako zein taldekako golf eskolak eskaintzen ditugu, hasierako ikastaroak, haurrentzako ikastaroak, hobekuntza-ikastaroak, handicapa, ikastaro trinkoak, enpresentzako edo taldeentzako ikastaroak… Baita zelaian bertan ere!
Eskolako instalazioak
– Praktiketarako zelaia. Estalitako eta estali gabeko eremuak daude.
– Bunker eremua
– Pitching eta Chipping Green eremua
– Erabilera anitzeko aretoa
– Golf makilak doan uzten ditugu
– Lizentziak ematen ditugu.
Irakaslea
Ikasi jolasten edo hobetu zure teknika Jon Ander Sánchezekin. Eskolak gaztelaniaz, euskaraz edo frantsesez jaso ditzakezu. Jon Ander Sánchez Izki Golfeko irakaslea da. Espainiako Golf Federazioak eman zion titulua, eta TPI eta TPI Junior 2 ziurtagiriak dauzka, baita SNAG eta PGA ziurtagiriak ere. Hitz egingo dugu!
Golf programa espezifikoak
Golf bataioa Izki Golfen
Berria zara golf munduan? Ikasi eta hunkitu zaitez...
Neurrira egindako eskolak eta eskola pribatuak
Golfean jolasten benetan ikasi nahi dutenentzat...
Egun ahaztezina familia giroan
Gozatu sekulako egunaz familia giroan. Zure lehen eguna da ala maila hobetu nahi duzu?