Golfa familia giroan
Zuen lehenbiziko golf eguna da? Zur eta lur utzi nahi dituzu irteera dibertigarri batekin, ‘familiako handicapa’ hobetze aldera? Eduki gauza bat argi: sekulako esperientziaz gozatuko duzue familia giroan!
Familiarekin egun ahaztezin bat igaro nahi baduzu, kirol honetan lehen aldiz arituz edo, besterik gabe, zuen maila hobetu nahi baduzue… Golfa familia giroan, horixe da zuen eskola! Ez galdu Izki Golfek Arabako Mendialdean bertan zure ingurukoekin hitz egiteko, barre egiteko eta naturaz gozatzeko ematen dizun aukera zoragarri hau!
Gutxienez, lau pertsonak har dezakete parte, eta hamar pertsonak gehienez. Talde txikiago edo handiago batentzat antolatu nahi baduzu jarduera, eskatu aurrekontu pertsonalizatua.
Adina: Bost urtetik aurrera
Eskolaren iraupena: 90 minutu
Horario: Irakaslearekin zehazten da
Parte-hartzaileak | Prezioa pertsonako |
---|---|
4 pertsona | 15,00 € |
5 pertsona | 11,00 € |
6 pertsona | 9,50 € |
7 pertsona | 9,00 € |
8 pertsona | 8,50 € |
9 pertsona | 8,00 € |
10 pertsona | 7,00 € |
Prezio guztiek dute % 21eko BEZa sartuta.
Interesa baduzu, bidali posta elektronikoa, edo deitu telefono-zenbaki honetara: 945 378 262

Irakaslea
Eskolak gaztelaniaz, euskaraz edo frantsesez jaso ditzakezu. Jon Ander Sánchez Izki Golfeko irakaslea da. Espainiako Golf Federazioak eman zion titulua, eta TPI eta TPI Junior 2 ziurtagiriak dauzka, baita SNAG eta PGA ziurtagiriak ere.
Golf programa espezifikoak

Golf bataioa Izki Golfen
Berria zara golf munduan? Ikasi eta hunkitu zaitez...

Neurrira egindako eskolak eta eskola pribatuak
Golfean jolasten benetan ikasi nahi dutenentzat...

Egun ahaztezina familia giroan
Gozatu sekulako egunaz familia giroan. Zure lehen eguna da ala maila hobetu nahi duzu?