
InstalazioakKlubaren eremu soziala
Izki Golfeko klub-etxea toki pribilegiatuan dago, eta ikuspegi zoragarriak ditu praktiketarako zelaira eta 9. zuloaren green-era begira. Eremu sozialean, zuzenean zelaira irteteko aldagela-zonalde zabala dago. Eser zaitez gure jatetxe-kafetegiko terrazan, eta goza ezazu edertasun handiko ikuspegi panoramiko batez: Izkiko natura-parkeaz, hain zuzen ere, Arabako Mendialde betean.
Izki Golf Klubeko instalazioetan, makilen gela zabal eta erosoa dago; ezin hobea eskuz eramateko orgak zein orga elektrikoak gordetzeko. Gainera, gure dendatxoan, askotariko golf-material praktikoa aurkituko duzu, merkatuko prezio onenetan.


Izki Golfeko jatetxean, gure ostalaritza-zerbitzua berrasmatu dugu, urte osoan eskaini ahal izan dezagun zu bezalako pertsonengan pentsatutako karta iradokitzaile eta erakargarria; osasunarekin, kirolarekin eta naturala denarekin kontzientziatutako pertsonentzako karta, alegia. Goza ezazu gure sukaldaritza-proposamen onenaz; hau da, zaporeen, kalitatearen, tradizioaren eta dieta osasungarriaren arteko konbinaketa aztertuaz. 19. zuloa da!

Taldeentzako berezia
Zure beharrei hobekien egokituko zaien menua egiten dugu, neurrira. Euskal sukaldaritza tradizionaleko eta merkatuko proposamen ezberdinak, Arabako Errioxako ardo eta txakolin onenekin elkartzen diren platerak. Zure aurrekontuari egokituko gatzaizkio!

Ekitaldietarako berezia
Proposamen pertsonalizatuak, zure beharren neurrira egindakoak: koktelak, urdaiazpiko-ebakitzaileak, euskal sukaldaritza tradizionala, Arabako Errioxako ardo-dastaketa eta Arabako txakolina… Guztiok asebeteko zarete. Harritu egin nahi zaituztegu!
INSTALAZIOEN ORDUTEGIAK
Harrera lanegunetan | Harrera larunbatetan eta jaiegunetan | Zelaiaren eta aldagelen itxiera | Jatetxe-tabernaren itxiera | |
---|---|---|---|---|
Urtarrila | 08:15 – 16:00 | 08:15 – 16:00 | 18:00 | 09:00 – 18:00 |
Otsaila | 08:15 – 16:00 | 08:15 – 16:00 | 18:00 | 09:00 – 18:00 |
Martxoa | 08:15 – 17:00 | 08:00 – 17:00 | 19:30 | 09:00 – 19:30 |
Apirila | 08:15 – 18:00 | 08:00 – 19:00 | 21:00 | 09:00 – 21:00 |
Maiatza-ekaina-uztaila-abuztua | 08:15 – 18:00 | 07:45 – 19:00 | 21:30 | 09:00 – 21:30 |
Iraila | 08:15 – 18:00 | 07:45 – 18:30 | 20:30 | 09:00 – 20:30 |
Urria | 08:15 – 18:00 | 08:00 – 18:00 | 20:00 | 09:00 – 20:00 |
Azaroa | 08:15 – 16:00 | 08:15 – 16:00 | 18:00 | 09:00 – 18:00 |
Abendua | 08:15 – 16:00 | 08:15 – 16:00 | 18:00 | 09:00 – 18:00 |
Informazio gehiago +34 945 378 262 telefono-zenbakian → Harremanetarako
Instalazioen ordutegiak (PDF)