Neurrira egindako eskolak eta eskola pribatuak

Benetan ikasi nahi baduzu golfean jolasten, eta zure teknikaren alderdi jakin batzuk hobetu nahi badituzu… Hauxe duzu aukera onena!

Malgutasun osoz, eskola pribatuak jasotzeko aukera ematen dizugu, bai banakakoak, bai talde txikietan, gure irakaslearen arreta guztiz pertsonalizatuarekin eta ardura bereziarekin hobetu dezazun jokoa. Beste modu batez ulertuko duzu golfa, eta egia bihurtu ahalko duzu zelaira aterata. ehaztu irakaslearekin zuzenean zenbat eskola jaso nahi dituzun.

Interesa baduzu, bidali posta elektronikoa, edo deitu telefono-zenbaki honetara: 945 378 262

Irakaslea

Eskolak gaztelaniaz, euskaraz edo frantsesez jaso ditzakezu. Jon Ander Sánchez Izki Golfeko irakaslea da. Espainiako Golf Federazioak eman zion titulua, eta TPI eta TPI Junior 2 ziurtagiriak dauzka, baita SNAG eta PGA ziurtagiriak ere.

Golf programa espezifikoak

Eta egun gogoangarria osatzeko, klikatu hemen eta Arabako Mendialdeak aisialdirako proposatzen dituen jarduera guztiak aurkituko dituzu.